Kategoriak
Ateraldiak

Eski ateraldia Gouretten

Urtarrilean 4. eta 5. mailakoak bi egunetako eski ateraldian izan ziren Gouretten. Ikastaroak egin zituzten monitoreekin baita lagunekin elurraz eta mendiaz gozatu ere. Esperientzia bikaina!

Kategoriak
Seaska

Larunbatean “BAXOA EUSKARAZ” aldarrikatzera!

Urtarrilaren 24an baxoa euskaraz egitearen alde manifestatzera deitu du Seaskak.
Baionako Xaho kaitik abiatuko da manifestaldia, arratsaldeko hiruretan.
Irakurri hemen Seaskaren prentsa agiria.

Kategoriak
Komunikazioa

2026ko ate idekiak

Urtarrilaren 31an ate idekiak antolatzen ditugu Oihana ikastolan.

Proiektua eta irakasleak ezagutu, zalantzak argitu eta ikastola bisitatzeko aukera izanen duzue.
9:30tatik goiti gomit zirezte denak. Laster arte!

Kategoriak
Gertakariak | Bestak

Olentzero eta Mari Domingi BAIONAN

Abenduaren 20an Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira Baionara gure haurrekin kantatzera. Programa oparoa aurten ere: kantaldi, animazio, muttiko, krakada, talo, txaranga… Zatozte denak baserritarrez jantzirik!